XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); Ene manamenduak begiratuz zirezte ene amodioan egonen, ni ene Aitaren manamenduak begiratuz Haren amodioan nagon bezala (15,10).

Bere erakaspena (7,16), erraiten duen guzia datorkio bere Igorlearen ganik (3,34; 5, 38; 8,26): Ene baitan sinesten duenak eznu ni sinesten, bainan bai ene Igorlea.

Ni ikusten nuenak ene Igorlea du ikusten.

Ni argia, mundurat etorri naiz ene baitan sinesten dutenak ilunbeetan egon ezditen.

Nork ere entzuten baitu nik errana eta ez begiratzen, hura ezdut nik jujatzen; eznaiz ezen munduaren jujatzerat etorria, bainan bai salbatzerat.

Nork ere arbuiatzen bainu eta ezbaititu ene erranak onesten, harek ba-du nork juja: nik eman dauzuetan erakaspenak jujatuko du hura azken egunean.

Ni eznaiz ezen ene burutarik mintzo, bainan ene Igorle Aitak daut manatu zer erran eta zertaz mintza.

Eta badakit harek manatuak betiereko bizitzea emaiten duela.

Nik erraiten ditudanak beraz Aitak manatu bezal-bezala erraiten ditut (12,44-50).

Bere obrak ere igorri izan duenarenak dira:(5,36; 9,4;10,37-38).

Jesus igorria izan da gure salbatzeko, hari esker bizi gaitezen: Jainkoak alabainan hainbestetaraino maitatu du mundua nun bere Seme bakarra eman baitio, haren baitan sinetsiko dutenetarik nehor gal ezdadien, bainan bai betireko bizitzea ukan dezaten.

Jainkoak ezen bere Semea mundurat igorri du, ez eiki munduaren galtzeko, bainan haren bidez salbatzeko.

Jesus, Jainko Aitak igorria eta Haren nahiaren obratzaile.

Bere Aitaren ganat joaiteko tenorea etorri denean (13,1), Jesus'ek badaki bere Aitaren obra bururatua duela, eta untsa bururatua: ... Oro eginik daude... (19,30), gizonen salbatzea eta Jainko Aitaren gorestea.

2 APOSTOLUAK JESU-KRISTO'K MUNDUAN BARNA IGORRIAK BERE OBRAREN SEGITZEKO

Jesus abiatu zelarik Paleztina'ko bideetan, hautatu eta deitu zituen lehen dizipuluak.

Berekin bildu ditu, eta, ama batek bere haurrak polliki altxatzen dituen bezala, dizipuluen gogo-bihotzak Jesus'ek idoki ditu Jainkoaren gauzetarat eta apailatu beren geroko mixionearentzat.

Ordu artino hek ere, aladere, inahala egiten zuten beren bizitzekoaren segurtatzeko eta beren familiaren hazteko....

Denak utzi ukan behar dituzte Jesus'i jarraikitzeko.

Jesus'ek egiten ditu bere dizipulu: heien gogo-bihotzetan du ereiten bezala bere BERRI ONA-ren erakaspena.

Jesus etzauku sabant haundi batzuen gisa agertzen idazle haundi eta elekari eder!.

Ezdu libururik idatzi.

Ezda harrabots haundiko mintzatzaile bat izan.